
Kalejira / Pasacalle programak konferentziak, elkarrizketak eta Bilbon zehar egindako ibilaldiak bilduko ditu urriaren 1etik 6ra Bidebarrieta liburutegian eta beste hainbat lekutan. Periferiak 07ren azkeneko proiektua da.
Kalejira asko konposatu ziren probintzien, parajeen, hirien, herrien eta auzoen omenez. Abesti herrikoi horiek gero interpretatuko zituzten lekuetan bertan sortu ziren: tabernetan, kafetegietan, kaietan eta plazetan. Azkar bihurtzen ziren "sustraien konposizio herrikoiak", leku batekoa izatearen sentimendua indartzen zuten bigarren ereserkiak.
Gaur egun, garapenaren eta aldaketen eraginez, "leku publikoen" esanahia aldatu egin da. Jendea elkarrekin egoteko espazioak eta harremanetan jartzeko moduak desberdinak dira, eta lehen onak zirenek ez dute balio dagoeneko. Espazio publikoak krisian daudela eta erro gabezia zabalduta dagoela esan ohi da. Abesti herrikoiak ere aldatu egin dira: "herri kanta" terminoak dagoeneko ez du adierazten taldeak sortu eta interpretatzen duen abestia, tradizioak transmititzen zuena. Orain testuinguru globalizatu batean era masiboan erreproduzitzen eta kontsumitzen direnei deitzen diegu "herri kantak". Testuinguru horretan, "tokikoa" edo "kultura" bezalako terminoen esanahia etiketa komertziala baino ez da.
Bilbo bere abestiei lotuta dago, XIX. mendearen amaierako kantutegi klasikotik hasi eta punkaren eta rock erradikalaren garaira iritsi arte, tartean omenaldietako kalejirak eta poesia modernoaren ikuspuntu industrialak direla. Goraipamenak, biraoak, ikuspuntu erromantikoak, apokaliptikoak, gizalegezkoak edo futuristak, zeintzuk dira abesti herrikoi horiek indartzen dituzten ohiturak eta errituak? gizarte kohesioko zein funtzio betetzen dituzte hirian? nola islatu dituzte hirian izan diren aldaketa fisikoak eta egiturazkoak?
Urriak 1a, astelehena. 19.00retan
Carlos Bacigalupe
Urriak 2a, asteartea. 19.00retan
Ines Intxausti
Urriak 3a, asteazkena. 18.30etan
Gabriel Villota Toyos
Miren Jaio
Urriak 4a, osteguna. 19.00retan
Chico y Chica
Urriak 5a, ostirala. 18.00retan
Iñaki Uriarte
Burdinbide metropolitar periferikotik egingo den autobus txango komentatua.
Irteera Sendejako kaitik izango da.
Erreserbak: 695 719981 / info@periferiak07.org
Urriak 7a, igandea. 12.00etan
Kalejira Zazpi Kaleetatik zehar
*Hitzaldi guztiak, ostiralekoa kenduta, Bidebarrietako udal liburutegian izango dira
Bidebarrieta kalea 4
48005-Bilbo
944150915