Edizioa, Periferiak07 programaren ardatza, zentzu zabal batean ulertu behar da: jakintza transmititzeko era guztiek (zatikatzeak, egokitzeak, zitak, irakurketak, plagioak…) osatzen dute edizio ekintza bat, zentzumenaren etete produktiboak diren heinean. Nozio horri ihes egingo dion fenomeno kultural bat aurkitzea zaila da, produkzio eta erreprodukzio prozesuetan bitartekotasunen katea hain luzea izanik: liburuak edo bideoak editatzen dira, norberaren memoria ere editatu egiten da eta aurpegiek eta gorputzek ere horixe egiten dute.
Periferiak07 programak gaur egungo zenbait praktika aztertzea proposatzen du ikuspegi “editorial” bat oinarri hartuta: ekoizpen eta banaketa prozesuak, informazioa barreiatzea eta horren mitoak, edizioa azterketarako bide gisara, edizio informala produkzio eta banaketa esfera propioa sortzen duen praktika bezala, itzulpen kulturala jakintzarako tresna posible bakar modura, kultur metatzearen fenomenoa eta artxiboa haren formalizatze saio gisara, jarduera diskurtsibo eta performatibo bat den heinean, espazio publikoa edizioaren egoitza bezala eta, azkenik, zer, zergatik eta zertarako den praktika editoriala.